XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deba Modistillai: Ara, ez zaigu atsegin eztabaidan ibiltzea; ez degu nai alkarren artian aserrerik ikusi; beragatik damuz artzea det idazkortza zueri idazteko, bañan neskatxoak, bai-dira gauz batzuk beren bidian igarotzen laga bear etzayotenak eta orrelakoak dira zuen (obeto esateko bisarena'ren? idaztian).

Ezayozute zital orri ez degula bildurrik argi ta garbi emendixek Kirikiño'ri esateko ezik: Andutz-Mendi'k idatzi zuanian zuek juan ziñatela beregana laguntza eske idazle orri erantzuteko.

Bildur gabe esaten degu bera dala gure errian Aberriaren eta abertzalien areriorik aundiena, ta ongi etorri zitzayola zueri laguntzeko aitzakia, abertzalien kaltez jarduteko, Aitortzen degu berari zor diogula degun zebelizaziyua; bera izan ez balitz oraindik debarrok lau oñian ibilliko giñan eta atzaparrekin jaten.

¿Ez omen du nai gurekin bat egin, zergatik ori izango litzaken?.

Esayozute bai-dakigula orrek zer gixatan maite duan gure aberriya; geyegi dakigula.

Orrek maite duana da... gure aberriko ogi koxkorra, ¡orixen! (1) ¡Bai zera! Bere errian olivarrak, cortijoak, osaba canonigoa, lau edo bost pare mando, bodega bat, eta burdibete amaseiko utzita etorri zanak ez du gure oki-koskorrik bear. Ori etorri da gu zebelizatzera ta... guri parre eragitera. Kirikiño.

Donostiko izparringian idatzi duan Marques de Jaca-ri erakutsi ezayozute euzkeraz irakurtzen, bada gizajo orrek Kirikiño'k Deba'tik idatzi balu bezela itzegiten du.

Bere buruari Marques titulua egotzi dio ¡alajaña! ¡pozik da ori, txantxetan bada ere marquesa danian!. EZ-BILDURR.